EKAINAREN LEHEN ASTEBURUAN OSPATUKO DA REAL UNIONEN II. ENPRESEN KLUBA TXAPELKETA

2023/05/24
EKAINAREN LEHEN ASTEBURUAN OSPATUKO DA REAL UNIONEN II. ENPRESEN KLUBA TXAPELKETA

Klub txuribeltzaren babesle diren enpresek maiatzaren 29ra bitarte izanen dute izena emateko aukera

Real Unionek Enpresen Kluba Txapelketa antolatu du bigarren aldiz segidan. Ekainaren 3an ospatuko da eta klub txuribeltzaren babesle diren enpresa guztiei egonen da zuzendua. Txapelketaren helburu nagusia, futbola aitzaki hartuta, elkar hobeto ezagutzea izanen da eta enpresen arteko harremana sustatzea.

Ekainaren 3an emanen zaio hasiera II. Enpresen Kluba Txapelketari. Real Unionek bigarren aldiz segidan antolatu du txapelketa hau, bere babesleen artean ospatzeko asmoz. Txapelketa futbol 7 formatuak jokatuko da (sei jokalari eta atezaina) eta partiduak 20 minutukoak izanen dira, 10 minutuko bi zati alegia. Txapelketan izena ematen duten enpresen arabera, taldeen arteko zozketa eginen da Stadium Galen eta lehiaketaren sistema finkatuko da. Hala ere, multzo fase bat, kanporaketak eta finala jokatuko direla aitzindu dute klub txuribeltzetik. Neurketa guztiak Galeko anexoan ospatuko dira.

Parte hartu nahi duten enpresek zortzi eta hamabortz jokalari arteko taldeak osatu beharko dituzte. Mistoak izan daitezke eta ezinbertzeko baldintza taldekideetako bi enpresa babeslearen kide izatea izanen da. Maiatzaren 29a bitarte izanen dute taldeek izena emateko aukera, doan, esteka honen bitartez: https://forms.office.com/e/NPpB029qFp. Honen ondotik, maiatzaren 30ean eginen da taldeen arteko zozketa.

(Argazkia: Mikel Blasco)