EIDER AMUNDARAIN ETA UNAI AMOSTEGI ETA MARTIN MIRANDA BIKOTEA EUROPAKO TXAPELKETAN IZANGO DIRA
Pontevedran Espainiako Maratoi Modalitateko Txapelketa jokatu zen eta Santigotarrak, talde gisa, bosgarren postua eskuratu zuen.
Ulibarri-Ganboako urtegian jokatu zen Euskadiko Txapelketaren ondotik, Santiagotarrakeko palistek erronka berri bat zuten asteburu honetan: maratoi modalitateko Espainiako Txapelketa. Hori gutxi ez eta Europako Txapelketan parte hartzeko txartelak ere jokoan zeuden. Bada, Errusian jokoan jarriko den Europako Txapelketan hiru ordezkari ziurtatu ditu Santiagotarrakek, denak jubenil mailan. Eider Amundarainek eta Unai Amostegi eta Martin Miranda bikoteak uzatilean Europako palista onenekin batera lehiatuko dira.
Eider Amundarainek eskuratu zuen asteburuko lehen berri pozgarriena. Jubenil mailako K1 modalitatean zilarrezko domina eskuratu zuen. Igandean, Unai Amostegik eta Martin Mirandak K2 modalitatean, lasterketako 20 kilometroak 1:30:55 denboran egin zituzten. Urrea egitetik oso gertu geratu ziren, 2 segunduko abantaila eskasa izan zuten lehen sailkatuek. Biek ala biek, zilarrezko domina eskuratuta, uztailean Moskun jokatuko den Europako Txapelketarako txartela eskuan bukatu zuten jardunaldia.
Taldekako sailkapeneko bosgarren postua eskuratzeko lorpen gehiago behar zituen Santiagotarrakek. Hala, aurten estreinekoz martxan jarritako K2 misto modalitateko jubenil mailan, Eider Amundarain eta Mikel Larrarte probako azkarrenak izan ziren. Urrezko domin baliotsua eskuratu zuten talde irundarrarentzat. Txapelketa misto berean, baina kadete mailan, Haizea Aranburu eta Jon Cecilia podiumeko bigarren koskara igo ziren.
Sprint modalitatean zein maratoi modalitatean, Santiagotarrakek denboraldiko lehen proba nagusietan erdietsi dituen emaitzak kontuan hartzekoak dira. Bi modalitateak batuz, udaran zehar Santiagotarrakeko bost palista Europan barrena lehiatuko dira: Aitor Gorrotxategi, Nerea Perez, Eider Amundarain, Unai Amostegi eta Martin Miranda.