EIDER AMUNDARAIN DANIMARKAKO BIDEAN

2023/08/29
EIDER AMUNDARAIN DANIMARKAKO BIDEAN
Zumaiako Itxas-Gain klubean aritzen den hondarribitarra ortziralean lehiatuko da piraguismoko Munduko Maratoi TxapelketanEider Amundarainek Danimarkako bidea hartu du gaur goizean. Izan ere, ortzegunetik aitzinera praiguismoko Munduko Maratoi Txapelketa ospatuko da bertan. Zumaiako Itxas-Gain klubean aritzen den hondarribitarrak orain dela pare bat aste lortu zuen Mundialean parte hartzeko txartela, Trasonan (Asturias). Sorpresaz hartu zuen garaipen hau eta horrela, ongi pasatzea eta ikastea izanen ditu helburu ortzirale honetan, eguerditik aitzinera. Hala ere, ez da lehen aldia Amundarainentzat Munduko Txapelketa batean, junior mailan ere bertan egoteko aukera irabazi baitzuen. Beraz, esperientzia hori baliatuta, ahalik eta mailarik hoberena emateko prest dago Hondarribiako piraguista.