Eibarrek utzita jokatuko du Julen Iriartek Real Unionen

2015/08/14
Eibarrek utzita jokatuko du Julen Iriartek Real Unionen

Real Unionek lortu du behar zuen aurrelaria, Jorge Galanen osagarri izango den jokalaria. Eibarrek utzita heldu da Julen Iriarte Stadium Galera. 2015/2016 denboraldian elastiko txuribeltza jantziko du. 23 urteko azkoitiarra da Iriarte, aurrelari garaia, indartsua eta langilea. Azken hiru denboraldietan utzita aritu da, Laudion, Logroñesen eta Mallorca Bn. Hortaz, badu esperientzia 2.B Mailan.