Eibar harrapatu du Bidasoa Bk

2016/03/23
Eibar harrapatu du Bidasoa Bk

Artalekun mendean hartu ondoren, Somos Eibar taldea harrapatu du Bidasoa Bk sailkapenean. 33 punturekin berdinduta daude orain. Atzetik aurrera egin behar izan zuen filial horiak igande eguerdiko neurketan, lehen zatian abantaila handi samarrak izan baitzituen Eibarrek. Lau goleko aldea izan zuen behin baino gehiagotan. 21.minutuan berdindu zuen markagailua Bidasoa Bk, eta atsedenaldirako irabazten ari zen (13-11). Bigarren zati osoan zehar, neurketa hautsi ezinean ibili ziren etxekoak. Hurbil izan zituzten eibartarrek, baina ez zuten markagailuari buelta ematea lortu. Asteburu bateko atsedena izango du orain Estatuko Lehen Mailak.

Denboraldiaren hasierako larritasunak ahaztu ditu Hondarribiak

Escolapios taldea menderatu zuen Hondarribiak igandean (24-17). Sailkapenean aurreratu egin du, gainera. Bederatzigarren postuan eroso daude berdeak, hemeretzi punturekin. Apirilaren 10era arte ez dute partidarik jokatuko.