Edgar Penonek ordezkatuko du Pedro Fuentes

2019/01/12
Edgar Penonek ordezkatuko du Pedro Fuentes

Edgar Penón pibote aragoarra fitxatuko du Bidasoa-Irunek. 22 urte ditu, eta 1'99 metro da luze. Zaragozako Stadium Casablanca taldean aritu da aurten, Estatuko Lehen Mailan. “Lehiakorra da, eta ondo moldatzen da sei metroko marraren inguruan”, azaldu du Fernando Bolea entrenatzaileak. Pedro Fuentes ordezkatuko du pistan Penonek. Belaunezurreko lotailua hautsi zuen Fuentesek Maristas Algemesíren aurkako neurketan. Denboraldi honetan, behintzat, ezin izango du berriro Bidasoaren elastikoa jantzi.