Donostia-Hondarribia mendi lasterketa egingo dute igandean
2019/01/14
Bost edizio beteko ditu igandean Fortuna Kirol Elkarteak antolatzen duen Donostia-Hondarribia mendi lasterketak. 31km-ko proba da, eta Talaia Bidea jarraitzen du ibilbideak, neurri handi batean. Donostiako Gros auzotik irtengo dira korrikalariak, goizeko 9:30etan. Ulia eta Jaizkibel mendietan ibili eta gero, Hondarribiko Gernikako Arbolan bukatuko dute, alde zaharra zeharkatu ondoren. 1.300m-ko desnibela du lasterketak. Hasierako kopurua mantendu du antolakuntzak parte hartzearen aldetik: 500 korrikalari. Hori dela eta, zozketa egin behar izan dute aurten. Aurreko edizioetan parte hartu dutenek lehentasuna izan dute.