Donibanek abantaila hartu du Ondarraitzen

2016/05/16
Donibanek abantaila hartu du Ondarraitzen

HENDAIA: Chaudière – Jaubert, Gaillardet, Azpeitia, Sallaber – Jimenez, Laurent – Lagenèbre, Zubizarreta, Labarthe – A. Ibarburu, Vial – Eceizabarrena, Berho, Dudicourt.
Aldaketak: Larribe, Hiriart, Ezpeleta, Moulay, L. Mondela, Bainçonau, Mahé.
DONIBANE LOHIZUNE: J. Iturriria – Miura, Niquet, Irazoqui, Bordagaray – X. Iturriria, Alliot – Juanicotena, Soucaze, Elissalde – Elgoyhen, Valdes – Tescher, Hiriart-Urruty, Etcheverry.
Aldaketak: JB. Castet, Da Costa, Dupont, Paillard, Hirigoyen, B. Ibarburu, Behoteguy.

Fédérale 2ko final zortzirenetan egin dute topo Hendaiak eta Donibane Lohizunek. Kanporaketako lehen derbian, Donibanek eman du kolpea, Hendaian irabazita. Garaipen estua lortu zuen, neurketa lehiatu baten ondotik. Multzoko txapeldun izan da Donibane Lohizune, eta talde sendoa dela erakutsi zuen igandean Ondarraitzen, arlo fisikoan batez ere. Hendaiako jokalari biziek, ordea, ezustean harrapatu zituzten donibandarrak, behin baino gehiagotan. Desabantaila murriztu zuten, eta emozioa eman zioten kanporaketari. Lau puntuko aldea abantaila da Donibanerentzat, baina ez da erabakigarria. Lan gogorra egin beharko du etxean, igoera lortzeko.