DONIBANE LOHITZUNE-HONDARRIBIA ERDI MARATOIAREN 24. EDIZIOA OSPATUKO DA IGANDEAN

2023/10/19
DONIBANE LOHITZUNE-HONDARRIBIA ERDI MARATOIAREN 24. EDIZIOA OSPATUKO DA IGANDEAN

Hondarribiko eta Donibane-Ziburuko arraunlarien arteko erronka batekin hasi zena, 24 urteotan erdi maratoi homologatua izatera pasa da

Baina 2.400 espero dituzte. Horietatik %36a emakumezkoa izango da aurten, marka berri bat suposatzen duela nabarmendu du Xabier Pedruelo, Hondarribiko Kirol Elkarte antolatzailearen ordezkariak.

Donibanetik Hondarribira, Erlaitzako bideak eskaintzen dituen paraje zoragarriak, Hendaiatik Irunerako mugazgaindiko keinua, eta Hondarribiko Alde Zaharra zeharkatzearekin batera San Pedro kalean helmuga duen 21 kiloemtroko ibilbidea berezia dela azpimarratu du Igor Enparan Hondarribiko alkateak ere.

Eta hau guztia posible egiteko hamaika elkarte eta bolondresen lana eskertu dute Hondarribiko Kirol Elkarteak eta Donibane-Ziburuko Ur Joko arraun taldeak ere.

Gogoratu besterik ez, trafikoan eragin nabarmena izango duela lasterketak. Eta behar desbideraketak ezarriko dituztela. Eta korrikalariei dagokienez, kontsignak Arraun Elkartean eta Hondartza kiroldegian izango dituztela.