Donibane eta Hondarribia elkartuko ditu Euskal Herriko Maratoi Erdiak

2015/10/24
Donibane eta Hondarribia elkartuko ditu Euskal Herriko Maratoi Erdiak

Donibane Lohizune-Hondarribia edo Euskal Herriko Maratoi Erdia egingo dute igandean. XVIII.ekitaldia beteko du jada probak. Hondarribia Kirol Taldeak eta Donibaneko Ur Joko elkarteak antolatzen dute. 21,1 kilometroko proba da, eta 11:00etan hasiko da Donibane Lohizuneko Thiers kaletik. 2.500 korrikalari baino gehiago ariko dira.

Donibane Lohizune, Urruña, Hendaia eta Irun zeharkatu ondoren, Hondarribiko San Pedro kalean amaituko da, Kale Nagusitik igaro eta gero. 400 metroko desnibel metatua du lasterketak, baina gora-beherarik handienak, lehen hamar kilometroetan ditu. Datu bat azpimarratu dute antolatzaileek, emakumeen parte hartzeari dagokiona: Donibane Lohizune-Hondarribian, %25etik gorakoa izango da.