Donibane aurreratu du Hendaiak, derbiaren atarikoan

2016/02/22
Donibane aurreratu du Hendaiak, derbiaren atarikoan

Garaipena eta erasoko bonusa eskuratu zituen Hendaiak igandean, Marmanderen aurkako norgehiagokan. Orekatua izan zen lehen zatia Ondarraitzen, 15-15eko emaitzarekin hartu baitzuten taldeek aldagelarako bidea. Bigarrenean, berriz, bere alde hautsi zuen norgehiagoka Hendaiak.

Xuriak sailkapeneko bigarren postuan daude orain, Donibane-Lohizuneko bizilagunak aurreratu ondoren (Neurketa bat gutxiago jokatu du Donibanek). Fédérale 2 ligako derbia izango da, hain zuzen, hurrengo jardunaldian. Donibane-Lohizunen jokatuko du Hendaiak larunbatean (16:30).