DONEZTEBEK LEHEN HIRU PUNTUAK POLTSIKORATU DITU

2024/09/10
DONEZTEBEK LEHEN HIRU PUNTUAK POLTSIKORATU DITU
Aibares 1
3 Doneztebe FT

Denboraldiko lehen jardunaldian 1-3 garaitu zuen Aibares taldea

Nafarroako Ligako Preferente mailako Doneztebek lehen garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean, irailaren 7an, Oibarren, bertako Aibares taldearen kontra. 1-3ko markagailuarekin lehen hiru puntuak poltsikoratu zituen Gorka Labordaren taldeak eta orain arteko lanak fruituak emanen dituenaren sentsazioarekin egin zuten etxera buelta.

Neurketa zaila izanen zela bazekien Doneztebek, Gorka Laborda entrenatzaileak berak onartu duenez, eta hala izan zen. Zaila eta gogorra izan zen zelairatzeko momentua, batez ere bisitarientzat. Aibareseko jokalariak hobeki sartu ziren etxeko zelaian eta lehen minutuetan aukerak ere sortu zituzten, nahiz eta gauzatu gabe gelditu ziren. Denbora pasatu ahala, erosoago sentitzen hasi ziren bisitariak eta hor ailegatu zen euren lehen gola, Aimar Jabaleraren eskutik. Pozak ez zuen aunitz iraun, hala ere, Aibaresek, korner baten bidez, neurketa berdindu baitzuen.

Doneztebek ez zituen besoak jaso eta lanean segitu zuen. Atsedenaldiaren aitzinetik, Xabier Erasunek jokalri on bat egin eta bigarren gola sartu zuen, taldeak markagailuan aitzina hartuz. Honek indarra eman zion Labordaren taldeari eta bigarren zatian eurek izan ziren gehiago. Hirugarren gol bat sartzeko aukera aprobetxatu zuten, Jabaleraren eskutik (bere bigarren gola), eta partidua kontrolatu zuten honela, sufrimendua alde batera utziz. 1-3ko markagailuarekin beraz, Doneztebek denboraldiko lehen hiru puntuak poltsikoratu zituen.  

Heldu den larunbatean, irailaren 14an, Doneztebek lehen aldiz jokatuko du etxeko zelaian, Iñaki Indarten (12:00). Denboraldiko bigarren jardunaldirako, Universidad de Navarra taldea jasoko du.

Gorka Laborda entrenatzailea: