DONEZTEBEK IRABAZI ETA BAZTANEK ETA BETI GAZTEK GALDU EGIN DUTE ASTEBURUAN JOKATUTAKO JARDUNALDIETAN

2023/09/12
DONEZTEBEK IRABAZI ETA BAZTANEK ETA BETI GAZTEK GALDU EGIN DUTE ASTEBURUAN JOKATUTAKO JARDUNALDIETAN
Nafarroako Ligan aritzen diren Baztan eta Donezteberentzat denboraldiko bigarren jardunaldia zen, Gipuzkoako Ligan ari den Beti Gazterentzat berriz, lehenaBaztan-Bidasoaldeko futbol klubetako talde nagusi gehienek denboraldiari hasiera eman diote dagoeneko. CD Baztanek eta Doneztebe FT Nafarroako Ligan aritzen dira eta pasa den asteburuan denboraldiko bigarren jardunaldia jokatu zuten bi taldeek, Lehen Maila Autonomikoan eta Preferente mailan hurrenez hurren. Lesakako Beti Gaztek berriz, Gipuzkoako Ligari hasiera eman zion pasa den igandean, Ohorezko Erregional mailan.Hiru taldeetatik bakarrak lortu zuen garaipena asteburuan, Doneztebek hain zuzen. Joel Gil taldeko bigarren entrenatzaileak kontatu duenez, Aimar Jabalerak buruz sartutako gol batek eman zien garaipena Soto Ibarbasoren aitzinean. Baztanek berriz, 2-0 galdu zuen Aoizen jokatutako partiduan. Iban Romo entrenatzaileak neurketa aztertu eta horren gainean lan eginen dutela aipatu du. Azkenik, Beti Gaztek ere 0-2ko markagailuarekin porrota jaso zuen Zarautzen kontra, denboraldiko lehen jardunaldian Mastegin. Javier Escagües prestatzaileak euren lana ona izan zela adierazi du, nahiz eta ezin izan zuten emaitzan islatu. Edonola ere, hiru taldeek denboraldi guztia dute aitzinetik oraindik eta horri aurre egiteko gogoz entrenatzen segituko dute. Entzun hemen Iban Romok, Joel Gilek eta Javier Escagüesek errandakoa.  (Argazkia: Jon Sein)