DONEZTEBE FUTBOL TALDEKO NAGUSIENEK ASTEBURU HONETAN HASIKO DUTE DENBORALDIA

2023/08/29
DONEZTEBE FUTBOL TALDEKO NAGUSIENEK ASTEBURU HONETAN HASIKO DUTE DENBORALDIA
Hilabete bat daramate prestaketa lanetan eta Joel Gil bigarren entrenatzaileak adierazi duenez, ilusioz eta gogoz daude txapelketa hastekoDoneztebe Futbol Taldeko nagusienek asteburu honetan emanen diote hasiera denboraldiari. Nafarroako Ligako Preferente mailan arituko dira bertze urte batez eta lehen jardunaldian Antsoaingo Gazte Berriak taldea izanen dute aurrez aurre (irailaren 2an, 18:00etan, Antsoainen). Taldeak hilabete bat darama dagoeneko prestaketa lanak egiten. Aurten baja garrantzitsuak izan badituzte ere, kanpoan zeuden herriko jokalariak berreskuratu dituzte eta zenbait gazte ere batu dituzte taldera. Joel Gil taldeko bigarren entrenatzaileak adierazi digunez, talde nahiko berria osatuta, ilusioz eta gogoz begiratzen diote denboraldi hasierari. Aurredenboraldian zehar jokatutako lagunartekoetan gainera, sentsazio onak izan dituzte eta horri eutsiko diote indarrez hasteko. Hondarribia FE-ren eta Gure Txokoaren kontra garaipen bana lortu zituzten, 0-1 eta 0-5eko emaitzekin, eta Beti Gazteren kontra hutsera berdindu zuten pasa den ortziralean. Gaur azken lagunartekoa ospatuko dute etxean, Iñaki Indart zelaian, Baztanen kontra (20:00etan). Gilek berak aipatu bezala, emaitza onak bildu dituzte momentuz, eta honek helburu handiak edukitzera bulkatzen die, errate baterako, mailaz igotzeko aukeran pentsatzera. (Argazkia: DFT)