Didac Villarrek Bidasoan jokatuko du

2015/06/16
Didac Villarrek Bidasoan jokatuko du

Abiada hartu du Bidasoak 2015/2016rako taldea osatzeko bidean. Didac Villar erdiko jokalaria fitxatu du, Jon Azkueren osagarri izateko. 26 urteko kataluniarra da, Gironan jaioa. 1'76m da luze. Asobal Ligan aritu da azken denboraldian, igo berria izan arren, seigarren gelditu den Benidorm taldearekin. Lehenago, Aldomarín, Pozoblancon eta Teucron ibili da. 2013ko play off-ean, Bidasoaren aurka jokatu zuen, Hondartzako finalerdian.