Desabantaila handia du Bidasoak Kopan

2017/03/16
Desabantaila handia du Bidasoak Kopan

BENIDORM: Calle, Marchán (4), Esteban (5), Grau, Chernov, Cuartero (3), Vallés (1). Simonet (2), Torriko (4), González (1), Salinas, Jiménez (3), Sáez, Rodríguez, Corzo (4), Mijuskovic.

BIDASOA: Dejanovic, Cavero (1), Vázquez, Nonó (4), Muiña (2), Basaric (1), Azkue (1). Martínez (1), Crowley (6), Beltza, Odriozola (2), Zubiria, Borragán (3), Serrano, Popovic

MARKAGAILUA: 1-2, 5-3, 9-5, 10-8, 10-10, 13-12 (atsedenaldia); 14-14, 17-15, 20-16, 23-19, 25-19, 28-21.

Ezusteko ederra jaso du Bidasoak Errege Kopako final zortzirenetan. Joaneko partidan, zazpi goleko errenta hartu du Benidormek. Lan handia edukiko dute, beraz, bidasoarrek, Artaleku kiroldegiko lehian. Larunbatean izango da, martxoaren 18an, 19:00etan.

Benidormen, itxura txarra hartu zuen neurketak hasieratik. Etxeko taldeak izan zituen lehen abantaila esanguratsuak. Atsedenaldirako, markagailua estutzea lortu zuen Jacobo Cuétararen taldeak (12-13). Aldagelatik bueltan, ordea, agintea hartu zuen, berriro, Zupo Equisoain nafarraren taldeak. Errenta erosoa lortu zuen azkenean.