Derbia irabazi du Hendaiak
HENDAIA: Chaudière - Sallaber, Gaillardet, Azpeitia (Jaubert 55'), Discazeaux - Jimenez (Ludo Mondela 51'), Bainçonau - Labarthe, P. Audap (Delmas 21'), Lagenèbre (F.Ibarburu 62') - Vial, Zubizarreta - B. Hiriart (Bessou 55'), Berho (S. Ibarburu 55'), Dudicourt (Larribe 55').
DONIBANE LOHIZUNE: J. Iturriria - Bordagaray, Deboaisne, Niquet (X. Ithurriria 41'), Etcheverrigaray - Daubas (Irazoqui 45'), Lopez-Herrero (Daubas 48') - Juanicotena, Elissalde, Goya (Da Costa 45') - Valdes, Elgohyen, (Paillard 45') - Tescher (Dupont 33'), Castet (Hiriart-Urruty 45'), Etcheverry (Hirigoyen 45').
Hendaiarrak izan ziren nagusi Fédérale 2ko bizilagunen arteko derbian. Errugbi arratsalde ederra hartu zuen Ondarraitzek larunbatean. 3.000 lagun bildu ziren lehia zuzenean ikusteko. Etxekoek bultzada baliatu zuten hasieratik aurrea hartzeko. Lehenengo zatian, xurien nagusitasuna erabatekoa izan zen. 20-3koarekin hartu zuten aldagelarako bidea. Bigarrenean, aldea murriztu zuen Donibanek, entsegu bati esker. Baina ezin izan zuen hendaiarren garaipena arriskuan jarri. Lider bakarra da orain Hendaia. Hamasei puntu ditu, Castelsarrasinek baino lau gehiago. Aurkariek partida bat gutxiago jokatu dute, aurreratutako neurketa izan baita derbia. Bosgarren jardunaldiari dagokio. Hurrengo hitzordua azaroaren 1ean izango du Hendaiak, Marmanden.