Denetariko emaitzak izan dituzte Leka Eneako taldeek

2018/03/21
Puntuak bildu dituzte Leka Enea elkarteko Superdibisioko taldeek asteburuan. Gizonezkoen taldeak bakarra, 3-3 berdindu baitu igandean etxean, Sonia Etxazarretan, Arteal Santiagoren aurkakoan. Hirugarren sailkatua da galiziarra, eta laugarren postuan dago Leka Enea, 19 punturekin. Hiru puntuko errenta dute Europako postuetatik kanpo dagoen lehen taldearekiko.
Denetariko emaitzak izan dituzte Leka Eneako taldeek

Puntuak bildu dituzte Leka Enea elkarteko Superdibisioko taldeek asteburuan. Gizonezkoen taldeak bakarra, 3-3 berdindu baitu igandean etxean, Sonia Etxazarretan, Arteal Santiagoren aurkakoan. Hirugarren sailkatua da galiziarra, eta laugarren postuan dago Leka Enea, 19 punturekin. Hiru puntuko errenta dute urdinek Europako postuetatik kanpo dagoen lehen taldearekiko.

Emakumeen talde nagusiak ere aurkari galiziarrak eduki ditu, baina etxetik kanpo. Jardunaldi bikoitza eduki du Leka Eneak asteburuan, Arteal eta Orosoren pistetan. 4-1 galdu du lehenengoaren kontra, baina 1-4 irabazi, aldiz, bigarrenaren aurka. Seigarren postuan daude Leka Eneako emakumeak, 18 punturekin.