DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ERDIETSI DU MARIÑOK
Ezagutu itzazu Behe Bidasoa eskualdeko futbol taldeek asteburuan eskuratutako emaitzak.
Asteburuko albiste pozgarriena Emakumezkoen Ohorezko Erregional mailan iritsi zen, Mariñok denboraldiko lehen puntuak eskuratu zituen eta nola gainera. 5-0 nagusitu zitzaion Urnietari eta arnasa hartu zuten, lehen bi jardunaldietan punturik batu ez baitzuten.
Ohorezko erregional mailan, gizonezkoetan, Beran jokatu zuen Real Unionen harrobiko taldeak. Egoitz Sayarren jokalariek neurketa kaskarra jokatu zuten eta bigarren aldiz jarraian, ‘etxean’ galdu zuten, kasu honetan, Zarautzen aurka (0-1). Lehen zatiko ondarrean erdietsi zuen partiduko gola Zarautzek eta talde irundarrak ez zuen markagailua iraultzen jakin. Euskaldunaren eta Zarautzen aurka galdu eta Eibarren aurka berdindu eta gero, beheko postuetara hurbildu da Real Union B, 5 puntu batu dituelarik hamabosgarren sailkatua da.
Gorengo mailako emaitzei dagokienez, emakumezkoetan, bi taldeek berdinketak erdietsi zituzten. Hondarribiak 2-2 Oiartzunen aurka eta Dunboa Eguzkik 1-1 Orereta Kafearen aurka. Gizonezkoen txapelketari dagokionez, Hondarribia eta Dunboa Eguzkiren arteko derbia hondarribitarrekin eskuratu zuten. Gol bat nahikoa izan zitzaion talde berdeari hiru puntuak bereganatzeko.
Azkenik, 1.Erregional mailan, Landetxak 3-0 irabazi zion Behobiari, Beti Gaztek eta San Martzialek 2-2 berdindu zuten eta Dunboa Eguzki eta Mariñoren artekoa 1-3 bukatu zen, Mariñoren alde.