DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA BIDASOA XXI WATERPOLORENTZAT
Gol batengatik, 8-9, Donosti Waterpolo B-ri nagusitu zitzaion
Paco Yoldiko igerilekuan lortu du Eduardo Cortezek zuzentzen duen taldek denboraldiko lehen garaipena. Iruñako taldearen aurka 8-11 galdu ondoren, Bidasoa XXI Waterpoloren gizonezkoen taldeak lehen hiru puntuak batu zituzten Donosti Waterpolo B-ren aurka.
Bi jardunaldi jokatu dituzte eta bietan estu joan da neurketa. Txanponaren bi aldeak ezagutzen dituzte jada, porrota eta garaipenarena. Kasu honetan, neurketa onena jokatu gabe, gol bakarrarengatik garaipena eskuratu zuen talde irundarrak. Donosti Waterpolo B-k gauzak oso zail jarri zizkion, baina une garrantzitsuetan Eduardo Cortezenek ondo erantzuten jakin zuten.
Igandean, 15:45ean, Azken Portuko igerilekura bueltatuko dira eta Portugalete taldea jasoko dute. Talde bizkaitarrak irundarrak baino bi neurketa gehiago jokatu ditu eta sailkapenean puntu bateko aldea dauka. Bidasoa XXI Waterpolo taldeko Eduardo Cortez entrenatzailearen ustez, “neurketa zaila izango da, baina espero dugu irabazi berri dugun neurketarekin konfiantza hartu eta beste garaipen bat eskuratzea”.