DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA
Jardunaldiz jardunaldiz porrota jasan ostean, aurreko asteburuan Zaisa Txingudi Rugby Klubak denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen Igorren Gernikaren aurka (13-18)
Zaisa Txingudi Rugby Taldeak gogor egin du lan denboraldia hasieratik. Mailaz igo ziren eta horrek exigentzia handiagoa eskatzen zuen errendimenduan. Lehen neurketak oso zailak izan ziren, multzoko talderik gogorrenak izan zituzten aurrean eta porrota gogorrak jasan zituzten. Porrotetik asko ikasi zuten, eta bide horretatik, aurreko larunbatean denboraldiko lehen saria jaso zuten. Igorren Gernikaren aurka lehiatu ziren eta denboraldiko lehen garaipena eta 4 puntu erdietsi zituzten (13-18).
Neurketari dagokionez, eguraldi kaxakarraren eta lokatzaren ondorioz, neurketaren pisu handiena aurrelariek eraman zuten, ostikoz beteriko partidua izan zen asteburukoa. Lehen minutuetan, etxeko taldeak eraman zuen neurketaren lidergoa, hain zuzen, bi entsegu gauzatzeko aukera izan ondoren, Gernikak zigor kolpe baten bidez markagailua estreinatu zuen (3-0). Orduan Txingudi Rugby Klubak erreakzionatu zuen, zelaian agintzen hasi zen eta baloiaren jabetza handitu zuen. Ugo Poncinik bi zigor kolpe probestu zituen markagailua iraultzeko (3-6), denboraldian lehen aldiz Zaisa Txingudi Rugby Kluba markagailuan aurretik zegoela. Bazirudien emaitza horrekin iritsiko zela atsedenaldira, baina Txingudi Rugby Klubak ezustean harrapatu zuen Gernikaren defentsa eta neurketako lehen entsegua gauzatu zuten (3-11).
Neurketa oso irikita zegoen eta bigarren zatian edozer gertatu zitekeen. Horregatik, talde bidasoatarra oso kontzentratuta atera zen zelaira eta 48.minutuan neurketako bigarren entsegua lortu zuten Ugo Ponciniren bitartez (3-18). Bazirudien neurketa Zaisa Txingudi Rugby Klubaren menpe zegoela, baina denboraldiko neurketa guztien antzera, azken minutuetan sufritzen hasi zen. Gernikak talde bidasoatarraren zelaian jokatzen hasi zen eta 60.minutuan etxekoek lehen entsegua erdietsi zuten (8-18). Zaisa Txingudi Rugby Taldeak markagailua alde zuen oraindik, baina gernikarrek ez zuten amorerik ematen eta igor kolpe baten bidez gehigao hurbildu ziren markagailuan (13-18).
Azken minutuetan, etxeko taldeak beste zigor kolpe bat jaurtitzeko aukera izan zuten, baina hiru puntuak ez ziren nahikoak eta entsegua bilatzen saiaitu ziren. Talde bidasoatarrak ondo defendatu zuen eta azkenean denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuten. Sasoi honetako lehen lau puntuak eta konfiantza handia eskuratu zuten Gernikak, jeitsiera postuetan arituko diren taldeen aurka irabazteko aukera dutela frogatu baitzuten.