DENBORALDIA HASTEKO, BERDINKETA

2021/09/14
DENBORALDIA HASTEKO, BERDINKETA

Real Unionen harrobiko taldeak 1-1 berdindu zuen Zubipen, Hernaniren kontra.

“Baliotsua” den berdinketa eskuratu zuen asteburuan Real Unionen harrobiko taldeak Hernaniren aurka, horrela baloratu zuen Egoitz Sayarrek, talde irundarraren teknikari berriak, erdietsitako emaitza. Zubipen jokatutako neurketan, Hernanik jo zuen lehen kolpea neurketa hasi eta gutxira. 4.minutuan, Pironek egin zuen eguneko lehen gola.

Real Union B-ren berdinketa ez zen bigarren zatira arte iritsi. Aulkitik neurketa hasi zuen Herrero 68.minutuan zelairatu eta gutxira berdinketaren gola gauzatu zuen. Kosta egin zitzaien etxekoek eginiko golari erreakzionatzea, baina bigarren zatiko erdialdean taldea egonkortu eta 1-1 emaitzarekin bukatu zen denboraldiko lehen jardunaldia.

Sasoiko lehen puntua batu duelarik, Egoitz Sayarrek zuzentzen duen taldeak Oñatiko Aloña Mendi taldea jasoko du Ugalde-Ventaseko zelaian, larunbatean, 15:30ean.

Bestelako emaitzak: 

Gizonezkoen Gorengo mailari dagokionez, Hondarribia Futbol Elkarteak garaipena erdietsi zuen txapelketaren itzuleran. Urte bete Ondartzako futbol zelaian futbola jokatu gabe egon ostean, talde berdea Pasaiari 1-0 gailendu zitzaion eta lehen hiru puntuak eskuratu zituen.

Bestalde, Gure Txokoak eta Dunboa-Eguzkik hanka okerrarekin hasi dute sasoia. Lehenek, Beran jokatutako neurketan 1-2 galdu zuten Axularren kontra; eta bigarrenek, jipoia jasan zuten Vasconiaren partetik, 4-0 galdu zuten.