DENBORALDIA BUKATZEKO, BRONTZEZKO DOMINA

2021/06/28
DENBORALDIA BUKATZEKO, BRONTZEZKO DOMINA

Bidasoa XXI Waterpoloren nesken taldeak sekulako Espainiako Txapelketa jokatu du Valliranen. Ostiralean abiatu ziren bertara eta jokatu zuten lehen neurketan, Carthago talde murtziarra 10-0 mendean hartu zuten. Larunbatean, etxeko taldearen aurka, Valliranen aurka lehiatu eta horiek ere garaitu zituzten, kasu honetan, gol bakar batengatik, 7-8.

Final erdietarako sailkatu ziren eta AESEren aurka 11-8 galdu zuen Bidasoa XXI-ek. Hirugarren eta laugarren postuaren lehian, Eibarko Urbaten aurka aritu ziren, talde ezaguna. Urbati 3-4 irabazi zioten irundarrek eta brontzezko dominarekin bueltatu ziren Irunera. Meritu handiko Espainiako hirugarren postuan bukatu du txapelketa eta denboraldia Bidasoa XXI Waterpolok.

Gizonezkoen taldea Euskadiko bigarren mailan jarraituko du. 

Gizonezkoen taldeak, beste maila batean, neurketa erabakigarria jokatu zuen. Lauro Ikastolaren aurka igoera eskuratzeagatik lehiatu ziren. Lauro sailkapeneko hirugarrenak ziren eta Bidasoa XXI bigarrenak. Neurketa berdindua izan zen eta gol bakar batengatik, Lauro Ikastolak bereganatu zuen neurketa, 11-10. Euskadiko lehen mailara igarotzeko datorren urtean beste saiakera bat izango du Bidasoa XXI Waterpoloren gizonezkoen taldeak.