DENBORALDIA BERREKIN DENETIK GARAIPENIK EZ

2021/03/15
DENBORALDIA BERREKIN DENETIK GARAIPENIK EZ
Oiartzun 2
1 Real Union B

Real Unionen harrobiko taldeak bolada txarrari jarraipena eman dio, Oiartzunek 2-1 mendean hartu zituen irundarrak.

Laugarren astea Gipuzkoako Ohorezko Erregional maila berrekin zenetik eta laugarrenez garaipena erdietsi gabe bueltatu da Real Union B irunera. Badirudi Kepa Esnaolak zuzentzen duen taldeak arazoak dituela azken neurketetan; izan ere, azken 12 puntuetatik bi soilik eskuratu dituzte. Sailkapeneko goialdeko postuetatik, zazpigarren postura erori dira irundarrak.

Pasaden astean Beti Gazteren aurka berdindu ostean, asteburu honetan Oiartzunen zelaia bisitatu zuten. Neurketa hasi eta gutxira, oiartzuarrak aurreratu ziren markagailuan Goicoechearen golaren bitartez. Real Unionen harrobiko taldearen konfiantzan eragin arren, Kepa Esnaolaren jokalariak altxatu eta lehen zatia bukatu baino lehenago markagailua berdintzea erdietsi zuten. Navajas izan zen irundarren golegilea.

Bigarren zatian, neurketa trabatu zen, bi taldeetako inork ez zituen puntuak galdu nahi. Aukera garbirik gabe aurrera egin zituzten minutuak eta neurketaren ondarrean, 83.minutuan, etxekoek bigarren golaren saria jaso zuten. Goicoechea erdilariak eguneko bigarren golarekin garaipena eta hiru puntuak eman zizkion Oiartzungo taldeari. Bien bitartean, Real Union, 5 punturekin, sailkapeneko putzutik gertu uzti zuen.

Datorren asteburuan, Real Union B-k Hernaniren aurka jokatuko du Ugalde-Ventaseko futbol-zelaian. Hirugarren aukera izango dute Ugalde-Ventaseko zelaian lehen garaipena erdeisteko; Euskalduna eta Beti Gazteren ondoren, kasu honetan, sailkapeneko laugarrenaren aurka lehiatu beharko dira.