DENBORALDI GOGOANGARRI BATEN AMAIERA ONENA
Sekulako atmosfera arnastu zen Artalekun, zalegoak izugarrizko agurra eman zion Bidasoari eta taldeak erantzun egin zuen denboraldiari garaipenarekin agur esaten
Bidasoa-Irun (13+14): Rangel (p), Aldaba (5), Kauldi (2), Esteban Salinas, De la Salud (2), Rodrigo Salinas (6), Seri (2) –siete inicial-, Ledo (ps), Cavero (5), Zabala, Serrano (2), Barthe, Renaud (3) y Tesoriere.
Liberbank Cuenca (11+10): Maciel (p), Vainstein (1, de pen.), Suárez (2), Mendoza, Moscariello (3), Ponciano (6, 2 de pen.), Sergio López (3) –siete inicial-, Ramírez (ps), Doldán (3), Baronetto, Hugo López, Nolasco (1), Río (2, 1 de pen.) y Taravilla.
Denboraldiaren antzera, azken jardunaldia ikusgarria izan zen. Bidasoak urte gogoangarria larunbatean borobildu zuen Liberbank Cuenca taldea 27-21 garaituz. Oso norgehiagoka gogorra jokatu zuten bi taldeek, El Sargalen eta Alicanten jokatutako partiduen antzera, baina bigarren zatian etxeko taldeak hobe kudeatu zituen eskuratutako errentak.
Esan bezala, lehen zatia oso berdindua izan zen eta bi taldeek ez zuten bi gol baino gehiagoko errentarik lortzen. Larunbatekoa Iñigo Aldabaren azken neurketa zen ere eta lehen zatian lau gol eskuratu zituen. Harrobiko jokalariak neurketa bikain bat eginez agur esan zion bere bisitzako klubari. Bi taldeak ondo aritu ziren defentsan eta atsedenaldira 13-11koarekin iritsi zen. Bi goleko abantaila Bidasoarentzat Kauldi Odriozolak azken segunduan lortutako gol baten bidez.
Bigarren zatian, bederatzi minutu pasa behar izan ziren Bidasoak lehen abantaila nagusia lortzeko (18-14, 39.minutuan), baina Liberbankek ondorengo zazpi minutuan 0-4ko partzial baten bidez markagailua berriro ere berdindu zuen. Jacobo Cuetararen mutilek garaipenarekin itxi nahi zuen denboraldia eta partidua bukatzeko zortzi minuturen faltan bost goleko errenta erdietsi zuten (23-18, 52.minutuan). Azkeneko minutuak jaia izan ziren, Artalekuk eskertu nahi izan zuen Bidasoak egindako denboraldia eta agur beroa eman zien jokalariei. 27-21 bukatu zen norgehiagoka eta zalegoa datorren denboraldia bizitzeko gogoz geratu ziren.