Denboraldi bikaina izan dute Vilariño anai-arrebek

2016/11/08
Denboraldi bikaina izan dute Vilariño anai-arrebek

Asteburuan amaitu da motor denboraldia Ander eta Angela Vilariño anai-arreba hondarribiarrentzat. Angela Mendiko Europako Txapeldun izan da, eta Espainiako Txapeldun ere bai. Silver Car EF10 autoarekin lehiatu da Vilariño.

Anderrek Europako Iraupen Txapelketa irabazi du, lehen aldiz, aurreko denboraldietan Europako Nascar-ean ibili eta gero. Europa mailako seigarren titulua da Ander Vilariñorentzat, hiru aldiz izan baita txapeldun EuroNascar-ean, eta beste bitan, Europako Mendiko Txapelketan.