DEFENTSARAKO ESKARMENTUA ESKEINIKO DIO BORDAK REAL UNIONI
Aritz Borda 34 urteko defentsa gipuzkoarra datorren urtean talde txuribeltzaren kamiseta defendatuko du
Fitxaketa berri bat aurkeztu du gaurko goizean Real Unionek. Oraingo honetan, eskarmentu handia duen atzelari bat sinatu du datorren denboraldian Alberto Iturralderen agindupean egoteko. Aritz Borda 34 urte dauzka eta aurreko bi denboraldietan Burgoseko taldean aritu izan da, bertan, 62 norgehiagoka jokatu ditu 5.419 minutu batuz.
Bordak bere futbol ibilaldia Errealaren harrobian hasi zuen, urte batez Real Unionen utzita ibili zen eta ondoren, Bilbao Athleticken, Mirandesen, Alavesen edo Reacreativo de Huelva bezalako taldeetan lehiatu da. Eremu nazionaletik kanpo ere aritu da, hala nola, Txipren, Tailandian, Rumanian eta Australian ere jokatu du. Dudarik gabe, Real Unionen defentsari giltzarrapoa jartzeko pieza garrantzitsua izango da.