Davidovic izan da Bidasoaren azken fitxaketa

2015/07/12
Davidovic izan da Bidasoaren azken fitxaketa

2015/2016 denboraldirako taldea osatu du Bidasoa-Irunek. Pieza bakarra falta zitzaion, eta aurkitu du.Veljko Davidovic da, 22 urteko serbiarra. RK Radnicki taldean aritu da orain arte, Serbiako SEHA ligan. Ez da pibote altua (1'82m da luze), baina abiadura handiko jokalaria da. Erasorako jokalari aproposa den arren, defentsan ere lagundu dezake.