Dani Estradak Real Unionen jokatuko du
2017/01/05
Mugimendua izan da aurten neguko merkatuan Stadium Galen. Alain Eizmendik Real Union utzi du, Zipreko AEL Limassol taldera bidean. Bere ordez, Daniel Estrada Agirrezabalaga (Zarautz, 1987) fitxatu du elkarte txuribeltzak. Eskuin hegaleko jokalaria da, urtetan Donostiako Realean ibilitakoa. Iaz Lehen Mailara igotzea lortu zuen Alavesekin. Aurten talde gabe gelditu da, eta azken asteotan Real Unionekin entrenatzen aritu da.