DANI ESTRADAK, JAVIER GARRIDOK ETA ENDIKA GALARZAK EZ DUTE REAL UNIONEN JARRAITUKO

2020/06/09
DANI ESTRADAK, JAVIER GARRIDOK ETA ENDIKA GALARZAK EZ DUTE REAL UNIONEN JARRAITUKO

Klubak ohar bidez jakinarazi du datorren denboraldirako ez duela hiru atzelariekin kontatzen.

Real Unionek Dani Estrada, Endika Galarza eta Javier Garridoren kontratuak ekainaren 30etik aurrera ez luzatzea erabaki du, egun horretan amaituko baita klubarekin duen lotura, eta hala jakinarazi die hiru jokalariei.

Oharrean jakinarazten duen bezala, talde txuribeltzak eskerrak eman nahi dizkie hirurei taldean egon diren bitartean erakutsitako dedikazioagatik eta profesionaltasunagatik, eta zorte ona opa die euren etorkizunerako, bai kirol mailan, bai maila pertsonalean.

Dani Estradak lau denboraldi jokatu ditu Real Unionen eta aurten kapitainetako bat bilakatu zen, Javier Garridok bi urte pasa ditu bere hiriko kamiseta defendatzen eta Endika Galarza denboraldi bakarra pasa du Real Unionen.

Badirudi, Aitor Zulaikaren fitxaketarekin batera Real Unionek noranzko aldaketa bat egiteko prest dagoela eta denboraldi batetik bestera, taldea guztiz aldatuko dutela.