DA SILVA ETA SKRZYNIARZ BRASILGO ETA POLONIAKO SELEKZIOEKIN
Bidasoako bi jokalariek euren selezioekin Munduko eta Europako Txapelketak prestatuko dituzte urrian
Bidasoako Matheus Francisco da Silva jokalariak eta Jakub Skrzyniarz atezainak euren selekzioekin Munduko eta Europako Txapelketak prestatuko dituzte, hurrenez hurren, datorren hilabetean. Aurreko astean jaso zuten Brasilgo eta Poloniako selekzioen deia eta beraz, urriaren 10etik 16ra Irun utzi eta nazioarteko egutegira begira jarriko dira bi jokalariak.
Matheus Francisco da Silva Montpellierren (Frantzia) izango da datozen asteetan, bertan ospatuko baitu Brasilgo selekzioak kontzentrazioa taldekide guztiekin. Bilkura hau Polonia eta Suediako Munduko Txapelketa prestatzeko baliatuko dute eta horretarako, urriaren 15ean bi lagunarteko jokatuko dituzte. Lehena Montpellierreko klubaren aurka ospatuko dute eta bigarrena berriz, Frantziako selekzioaren kontra. Munduko Txapelketan berriz, Brasilek Suedia, Uruguai eta Cabo Verde izanen ditu aurrez aurre multzo fasean.
Jakub Skrzyniarzek, bere aldetik, 2024ko Europako Txapelketa prestatuko du Poloniako selekzioarekin eta horretarako, atezainak ere bi neurketa jokatuko ditu urrian bere herrialdeko taldearekin. Lehen neurketa urriaren 13an ospatuko da, Katowicen, Italiaren kontra. Urriaren 16an berriz, Rigan egongo da selekzioa, Letoniaren aurka jokatzen.