CRESPO 7. ETA OLAZABAL 9. LA SEUKO MUNDUKO KOPAN

2021/09/06
CRESPO 7. ETA OLAZABAL 9. LA SEUKO MUNDUKO KOPAN

 La Seu d’ Urgellen Munduko Slalom Kopako bosgarren jardunaldia jokatu da eta Santiagotarrak Elkarteko Klara Olazabalek, Joan Crespok eta Ander Elosegik ezin izan dute dominik kolkoratu. 

Slalomeko Munduko Kopako bosgarren jardunaldian Santiagotarrak Elkarteko hiru ordezkarik parte hartu dute, Klara Olazabalek eta Ander Elosegik C1 modalitatean eta Joan Crespo K1 modalitatean.

Hiruren artean, Joan Crespok eskuratu du emaitzarik onena, Finalera sailkatu eta zazpigarren denborarik azkarrena egiteko gai izan da. Bestalde, Klara Olazabalek bederatzigarren postuan bukatu du finala, Miren Lazkano euskalduna 6. bukatu du Olazabalen final berean. Kolpe latzena Ander Elosegik jaso zuen, 54 ehunenekoengatik ez zen finalera igaro eta Munduko Kopako bosgarren jardunaldia hamalaugarren postuan bukatu zuen.

Datorren hitzoruda Paben hirian izango dute hiru ordezkariek, Munduko Kopako jardunaldi berria izango dena.