Bidasoak denboraldiko lehen garaipena eskuratu du

2024/09/30
Bada Huescari 35-30eko markagailuarekin irabazi zion talde irundarrak.
Bidasoak denboraldiko lehen garaipena eskuratu du
Bidasoa Irun 35
30 Bada Huesca

Bidasoa Irunek denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean Artalekun, Bada Huescari 35-30eko markagailuarekin irabazita. Villa de Arandarekin berdindu eta Barçaren kontra galdu ondotik, talde horiak 3 puntu batu ditu Plenitude ASOBAL Ligako sailkapen orokorrean. 

Etxeko taldea izan zen markagailuan aitzina hartzen lehendabizikoa. Partidua hasi eta hamargarren minutuan, 7-6ko emaitza lortu zuen talde irundarrak, Frank Cordiesek lehen zortzi minutuetan sartutako bortz golak iraulita. Horren ondotik, 4-0eko partzialarekin, tarte erosoa ireki zuen Alex Mozasen taldeak eta atsedenaldira, 19-14ko emaitzarekin joan ziren. 

Aldageletatik pasatu ondoren, dinamika berarekin kantxaratu zen Bidasoa, eta bortz goleko errenta hori mantendu zuten bukaera bitarte. Azkenean, 35-30eko markagailuarekin irabazi zuten, denboraldiko lehen garaipena eskuratuz eta, lehen aldiz, bi puntuak osorik bereganatuz. 

Heldu den larunbatean, urriaren 5ean, talde irundarra berriz ere Artalekun izanen da Cuencaren kontra (17:00etan).