CHEMA NUÑEZ, REAL UNIONEN AZKEN FITXAKETA?

2021/08/24
CHEMA NUÑEZ, REAL UNIONEN AZKEN FITXAKETA?

Jokalari andaluziarrak bi denboralditarako sinatu du Real Unionekin. Erasora jotzeko erraztasuna duen jokalaria da Nuñez.

Denboraldiko lehen neurketa ofiziala jokatzeko lau egun geratzen direnean, Chema Nuñezen kontratazioarekin zelai erdia osatu du Real Unionek. Aitor Zulaikaren taldeak erasorako joera duen zelai erdiko jokalari bat edota aurrelari bat behar zuen eta Chema Nuñezen fitxaketarekin hutsunea bete dute. Talde irundarra eta jokalari andaluziarra bi urteko akordioa adostu dute.

La Puebla del Rion jaiotakoa da, laster 24 urte beteko ditu eta Almeriaren harrobiko taldean hasi zen futbolean jokatzen. Almeriako lehen taldera iritsi zen eta birritan, Albaceten taldean aritutakoa, lehendabizi utzita eta kontratupean ondoren. Azken denboraldian, otsailatik aurrera, Betis B taldean utzita 10 neurketa jokatu ditu eta gol bat egiteko gai izan zen.

Donoso eta Colinasekin zer? 

Udaran zehar, Guille Donoso eta Julen Colinas Real Unionekin entrenatzen eta lagunartekoak jokatu dituzte, jokalari gonbidatu gisa. Azken urteetan, talde irundarrak libre zeuden zenbait jokalari taldearekin entrenatzera gonbidatu ditu. Aurten, tankera horretan entrenatzeko politika aldatu du klubak, Aitor Zulaikak azaldu zuenez, “soilik taldean postua libre dagoen eta postu horretan libre dauden jokalariak izango dira gonbidatuak”. Hain zuzen ere, Nuñezen fitxaketarekin Donoso eta Colinasen ateak itxi daitezkeela pentsa genezake, edo ez. Izarraren aurkako neurketaren ostean, Aitor Zulaikak jokalari bat do bi espero zituela iragarri zuen, “lehen taldeko jokalaria den bati fitxa egingo zaionaren arabera”. Ostiralean, bi jokalariek, Donosok zein Colinasek "denboraldian lehen taldeko jokalariak izateko aukerak dituztela" aitortu zuen teknikari azpeitiarrak.

Bada, oraindik ezin da Real Unionen plantila osatuta dagoela esan.