CD ROCA-RI ERE ERREGULARTASUNAREN SARIA EMANEN ZAIO

2023/06/12
CD ROCA-RI ERE ERREGULARTASUNAREN SARIA EMANEN ZAIO

Heldu den denboraldiko jokalaririk erregularrenak jasoko du Real Uniongo Beteranoen elkartearen eskutik

CD Roca sortu zela mende bat pasatu dela ospatzen ari dira aurten Real Unionen, eta horretarako antolatu dituzten ekitaldien barrenean, bertze ekimen bat ere martxan paratu dute. Izan ere, heldu den denboraldian, Real Uniongo bigarren taldeko jokalaririk erregularrenari Erregulartasunaren Saria emanen dio Real Uniongo Beteranoen Elkarteak.

Lehen taldeari ematen zaion sariaren oinarri berak izanen ditu honek ere. Jardunaldiz jardunaldi, 3,2 eta 1 punturekin sarituko dituzte Roca-ko jokalariak, partiduetan joko onena zelairatzen dutenak kontuan hartuz. Horrela, denboraldi bukaeran, puntu gehien batzen dituenak izanen da sari hau jasoko duena.

(Argazkia: Fernando Vergara)