CD Bidasoak Gabonetako kanpusean izena emateko epea ireki du

2024/11/13
2024ko abenduaren 30ean eta 31n eta 2025eko urtarrilaren 2an, 3an eta 4an ospatuko dute “Din Dan Gol!” kanpusa eta 2012 eta 2016 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta egonen da.
CD Bidasoak Gabonetako kanpusean izena emateko epea ireki du

CD Bidasoak, urteroko gisan, aurten ere “Din Dan Gol!” Gabonetako kanpusa antolatu du eta dagoeneko, izen emateko epea ere ireki du. 2024ko abenduaren 30ean eta 31n eta 2025eko urtarrilaren 2an, 3an eta 4an ospatuko dira entrenamenduak, 9:30etik 12:30era, eta 2012 eta 2016 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduak egonen dira. 

Kanpusean izena emateko 65 euro ordaindu beharko dira gazte bakoitzeko eta partehartzaileek opari bat jasoko dute lehenbiziko egunean. Izen ematea esteka honen bitartez egin daiteke: https://p.berrly.com/cdbidasoa/events/15597.

Informazio gehiago eskuratzeko edo zalantzaren bat argitzeko, klubak bere telefonoa jarri du erabilgarri: 943 62 52 85. Horrez gain, cdbidasoa@cdbidasoa.eus helbidera ere mezu bat bidal daiteke.