Castillejok eta Merinok jantzi dute txapela Behobia-Donostian

2017/11/13
Castillejok eta Merinok jantzi dute txapela Behobia-Donostian

24.510 lasterkari iritsi dira Donostiako Boulevarrera, Irungo Behobia auzoaren eta Gipuzkoako hiriburuaren arteko 20km-ko ibilbidea osatu eta gero. Horien artean azkarrenak, Carles Castillejo gizonezkoetan, eta Aroa Merino, emakumezkoetan. Castillejok 1:00.39ko denbora behar izan du ibilbidea osatzeko. Merinok, 1:11:05eko marka egin du.

Gizonezkoetan Camilo Santiago gelditu da bigarren, eta Iraitz Arrospide gipuzkoarra hirugarren. Lehen euskal korrikalaria izan da Villabonakoa, 1.02ko denborarekin. Emakumezkoetan, Maria Noguerok eta Dolores Marcosek osatu dute podiuma. Roller kategorian, Nicolán Alonso (39:17) eta Idoia Martinez de Lafuente (49:24) izan dira azkarrenak. Handibike kategorian, Luis Miguel Marquina (37:35) eta Mila Lopez (59:10).