Castillejo eta Merino igo dira Behobiako podiumeko lehen tokira

2016/11/14
Castillejo eta Merino igo dira Behobiako podiumeko lehen tokira

Carles Castillejo kataluniarra eta Aroa Merino kanariarra izan dira azkarrenak Behobia-Donostia lasterketaren 2016ko edizioan. Ez dute pareko lehiakiderik eduki, gainera. Eguraldia aproposa izan da lasterka egiteko, eta denbora onak lortu dituzte. Castillejok ibilbide berriko marka onena egin du. 1:00.19ko denborarekin. Bigarren aldiz irabazi du proba, iazkoaren ondoren. Merinoren marka 1:10.55 izan da.