Castillejo eta Gomez izan dira garaile Behobia-Donostian

2015/11/08
Castillejo eta Gomez izan dira garaile Behobia-Donostian

Carles Castillejo kataluniarra izan da azkarrena 2015eko Behobia-Donostian. Lehen aldiz parte hartu duen arren, jaun eta jabe izan da. Gaintxurizketan gora gelditu da bakarrik, eta marka ona egin du amaieran, beroa eta haizea kontuan hartuta (1:01). Jaume Leiva izan da bigarren, eta Jose Carlos Hernandez hirugarren. Emakumezkoetan, Raquel Gomezek irabazi du lasterketa. 1:13ko denbora behar izan du ibilbide gogorra osatzeko. Elbarrien artean, Joel Jeannot izan da azkarrena (33.16), eta Alberto Aleman patinatzaileei dagokienez (37:07). Guztira, 28.262 parte hartzaile izan dira irteeran.

Hildako bat izan da lasterketan

Korrikalari bat hil da Behobia-Donostia lasterketan. 31 urteko nafarra zen, gizonezkoa. Beste zenbait korrikalari eraman behar izan dituzte ospitalera, beroaren eraginez, batez ere. Beste gizonezko bat hil da Behobia-Donostiako irteeratik hurbil. Irteerako Gurutze Gorriak artatu du, baina ez zuen harremanik lasterketarekin.