Casado eta Guerrero igo dira podiumeko lehen tokira Txingudi Korrikan

2015/10/05
Casado eta Guerrero igo dira podiumeko lehen tokira Txingudi Korrikan

697 korrikalari iritsi dira aurten helmugara XVII. Txingudi Korrika lasterketan. Gehienak, Behe Bidasokoak. Irabazleak, aldiz, eskualdetik kanpokoak izan dira. Asoaingo Antonio Casado izan da azkarrena gizonen artean, 32.13ko denborarekin. Xavier Martinez eta Raul Gomez izan ditu ondoan podiumean. Emakumeen artean, Maitane Guerrero hernaniarra iritsi da lehen tokian. Lasterketako errekorra egin du, 37:57ko markarekin. Claudia Behobide hondarribiarra bigarren izan da, eta ezin izan du laugarren aldiz segidan irabazi. Hirugarren tokian Olatz Zabala irundarra heldu da. Rollerretan, Nicolas Alonso (17:36) eta Nerea Urrestila (19:25) izan dira onenak. Handbike modalitatean, Ion Galarragak irabazi du (22:32).