CARLOS GARCIAREN MUTILEK BERTZE GARAIPEN BAT LORTU ZUTEN ASTEBURUAN

2023/02/14
CARLOS GARCIAREN MUTILEK BERTZE GARAIPEN BAT LORTU ZUTEN ASTEBURUAN
Real Union Roca 2
1 CD Roteta

Azken zortzi minutuetan Palenzuelak sartutako golak ahalbidetu zion garaipena Real Union Rocari

Real Union Roca: Iza; Arteaga (Fernandez, 80. min.), Cabo, Gordo, Olaciregui; Letamendia, Corvo, Ollo (Rodriguez, 80. min.), Arzuaga (Sagredo, 80. min.), Abad (Blanco, 76. min.), Palenzuela (Sarr, 88. min.).

CD Roteta: Oyarzabal; Aguado, Ibarburu (Osacar, 88. min.), Urrutia, Fernandez (Redin, 61. min.); Bergera, Salvador, Enrique (Macicior, 88. min.), Baños, Lopez; Iraola (Cantero, 77. min.).

Emaitza (2-1): 1-0, Palenzuela (47. min.); 1-1, Aguado (70. min.); 2-1, Palenzuela (82. min.).

Epailea: Xabier Persona Peña. Txartel horia atera die Letamendiari (51. min.) Real Union Rocan eta Bañosi (79. min.) eta Maciciorri (89. min.) CD Rotetan.

Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Erregional mailako 19. jardunaldia. Galeko anexoa. 200 ikusle inguru.

Real Union Rocak CD Roteta taldea jaso zuen pasa den larunbatean Galeko anexoan. Etxeko taldea aitzindu zen markagailuan partiduaren bigarren zatian, baina aurkariak emaitza berdintzea lortu zuen. Hala ere, Carlos Garciaren mutilek ez zuten amore eman eta Palenzuelaren bigarren golarekin garaipena eurentzat izan zen azkenean.

Hutsean bukatu zuten bi taldeek neurketaren lehen zatia. Atsedenalditik bueltan berriz, Real Union Rocak bere indar guztia zelairatu zuen eta, lehen bi minutuetan, Palenzuelak markagailua euren alde jarri zuen. 1-0ekoarekin lasaitasun gehiago zuen talde irundarrak, Rotetak emaitza berdintzea lortu zuen arte. 70. minutuan, Aguadok gola sartu eta 1-1ekoa ezarri zuen. Etxekoek norgehiagoka irauli nahiean saiatzen segitu zuten eta azkenik, neurketa bukatzeko zortzi minutu gelditzen zirenean, Palenzuelak jardunaldiko bigarren gola sartu eta taldearen garaipena ahalbidetu zuen.

Sailkapenera hiru puntu gehiago batuta, lidergotza sendotua dute irundarrek. 45 puntu dituzte guztira orain eta egoera honetan, Santo Tomas Lizeoa KE taldea bisitatuko dute datorren asteburuan.