Cannondale taldea zuzenduko du Juanma Garatek

2015/12/15
Cannondale taldea zuzenduko du Juanma Garatek

Goi mailako txirrindularitzara bueltatuko da Juanma Garate, kirol zuzendari moduan oraingoan. Jonathan Vaughtersen Cannondale Pro Cycling Team taldeko kirol zuzendari izango da irundarra. Txirrindulari profesional izan zen Garate, 2000 eta 2014 artean. Giroan, Tourrean eta Vueltan etapa bana irabazitakoa da. 2002ko Giroan laugarren izan zen, eta bosgarren 2005eko Tourrean. Duela urte bete eman zuen bere erretiroaren berri, Belkin taldearekin izandako gatazkaren ondoren. Aurten Cannondale taldea zuzenduko du, eta Rigoberto Uran, Andrew Talansky eta Pierre Rolland, izango ditu, besteak beste, bere esanetara.