BURUA ALTXA EZIN

2021/10/13
BURUA ALTXA EZIN
Soustons 38
26 Hendaiako Estadioa

Hendaiako Estadioak denboraldiko hirugarren porrota jasan zuen asteburuan Soustonsen aurka (38-26), bigarrena jarraian. 

Hendaiako Estadioak Soustonsen errugbi zelaian jokatu zuen igandean eta aurreko jardunaldiaren antzera, porrota jasan zuten. Hirugarren aldiz galtzen du talde hendaiarrak denboraldi honetan, bigarrena segidan eta jada sailkapeneko beheko postuetan kokatuta da. Sei punturekin sailkapeneko bederatzigarrena da Hendaiako Estadioa, azken sailkatua den Orthez taldearen puntu bakarrera.

Neurketari dagokionez, Soustonsek gehiago asmatu zuen entseguetan eta eraldatzeetan. Hendaiako Estadioak hiru entsegu lortu zuen bitartean, etxeko taldeak lau gauzatu eta denak eraldatu zituen. Beste behin, defentsan izandako akatsek kondenatu zuten Hendaiako Estadioa. Hendaiarrek aurkari zuzena zuten Soustons, jardunaldia hasi aurretik atzetik zeuden sailkapenean, baina norgehiagoka galdu ondotik, sailkapenean aurreratu du igandean etxean jokatu zuen taldeak Hendaiako Estadioak.