Bueltan da Markel Beltza

2015/06/15
Bueltan da Markel Beltza

Markel Beltza Idiakez jokalaria berreskuratu du Bidasoa-Irunek, hurrengo denboraldirako. 25 urte ditu, Zumarragakoa da, eta lehen lerroan aritzen da. Defentsako lanean trebea da, batez ere. Asobal Ligako Villa de Aranda taldean jokatu du azken bi denboraldietan. Lehenago, Bidasoako elastikoa jantzitakoa da. Artalekun hazi zen, kadete eta jubenil mailako taldeetan. Lehen taldearekin debuta egin zuen Bidasoan emandako azken urtean. Urte beteko kontratua sinatu du Beltzak Bidasoarekin.