Brontzezko domina jantzi du Aranburuk Munduko Kopan
2016/03/23
Podiumeko hirugarren tokira igo da asteburuan Juanjo Kako Aranburu, skeet tiro modalitateko Munduko Kopan. Nikosian izan da, Zipreko hiriburuan. Hirugarren izan da finalerdietan, eta brontzezko domina eskuratzeko lehian parte hartu du Vincent Hancock estatubatuarrarekin. 15 tiro asmatu ditu irundarrak, 14 aldiz, aurkariak. Mikola Milchev ukrainarrak irabazi du proba, eta Erresuma Batuko Ben Llewellin izan da hirugarren.