Brontzea lortu du Areitiok Munduko Txapelketan

2016/09/05
Brontzea lortu du Areitiok Munduko Txapelketan

Bike Trialeko Munduko Txapelketako podiumera igo da berriro Ion Areitio. Hirugarren izan da irailaren 2an Trentinon, Italian. Abel Mustieles aragoiarrak lortu du urrezko domina, eta Benito Ros Nafarrak zilarrezkoa. 2012an ere hirugarren gelditu zen Areitio, Austrian. Aurtengoa berezia izan da, ordea, eskumuturra apurtu ondoren, iazko denboraldi osoa galdu zuelako hondarribiarrak. “Negua oso gogorra izan da”, onartu du Ion Areitiok Oarsobidasoko Hitzan egindako elkarrizketan. Munduko Kopan ere hirugarren postuan dago, eta irailaren amaieran izango du azken proba, Belgikan.