BOST GARAIPEN LORTU DITUZTE SANTIAGOTARRAK-EKOEK BIDASOAKO JEITSIERAN

2023/01/24
BOST GARAIPEN LORTU DITUZTE SANTIAGOTARRAK-EKOEK BIDASOAKO JEITSIERAN

Guztira, 350 kirolarik parte hartu zuten jeitsieran, 137 ontzitan banatuta

Gipuzkoako Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen pasa den igandean Bidasoa ibaian. Jeitsiera hau larunbatean zen egitekoa, baina egun bat atzeratu behar izan zuten euriteek sortutako korronteak ekiditeko. Hala ere, Santiagotarrak taldeak antolatutako jardunaldian, guztira 350 kirolarik hartu zuten parte 137 ontzitan banatuta.

Santiagotarrak taldeko kirolariek bost garaipen lortu zituzten guztira hirugarren jardunaldi honetan: Jone Laguardia, Leire Navaridas, Maria Martinez eta Maialen Bengoetxea, kadete mailako lauko scull-ean; Juan Martinez, Unai Arcelus, Martin Gonzalez eta Asier Yagüe, infantil mailako lauko scull-ean; Thomas Aguado infantil mailako skiff-ean; Asier Regueiro absolutu mailako skiff-ean; eta Julene Bengoetxea eta Elaia Saenz, jubenil mailako scull bikoitzean.

Honen ondotik, datorren igandean (urtarrilak 29), Gipuzkoako Txapelketako laugarren jardunaldia ospatuko da, Bidasoa ibaian baita ere.

(Argazkia: J.J.Portos)