BM BIDASOA IRUNEK SAGUNTON JOKATUKO DU ESPAINIAKO TXAPELKETAKO SEKTORE FASEA
Zaisa Bidasoa Irunek ere txapelketa bera jokatuko du heldu den asteburuan Artalekun
BM Bidasoa Irun jubenilen taldea Puerto Sagunton izanen da gaurtik aitzinera, Espainiako Txapelketako Sektore Fasea jokatzen. H multzoan kokatuta dago talde irundarra eta Valentziako, Murtziako eta Madrilgo taldeak izanen ditu aurkari.
Gaur emanen diote hasiera BM Bidasoa Irungo jubenilek Espainiako Txapelketako Sektore Faseari. Puerto Sagunton izanen dira irundarrak, gaurtik aitzinera, Pabellón Municipal Internúcleos kiroldegian. Lehen partidua etxeko taldearen, Fertiberia Puerto Sagunto, eta Ikasa madrildarren arteko neurketa izanen da, 18:00etan. 20:00etan berriz, Irungo taldea arituko da FC Cartagena CABen kontra.
Bihar berriz, bigarren jardunaldian, Valentziako eta Murtziako txapeldunen lehia izanen da eguna hasteko, 12:30ean. Bidasotarrek madrildarren kontra arituko dira arratsaldean (16:00). Igande goizean, azkenik, azken partiduak jokatuko dituzte: Ikasa-Cartagena (10:00) eta Fertiberia Puerto Sagunto-BM Bidasoa Irun (12:00).
Zortzi sektoreetako txapeldunak Espainiako Txapelketako Fase Nagusira pasatuko dira, maiatzaren 17tik 21era jokatuko dena.
Kadeteak Artalekun
Heldu den asteburuan berriz, maiatzaren 12tik 14ra, Zaisa Bidasoa Irun kadeteen taldeak Espainiako Txapelketako Sektore Fasea jokatuko dute, oraingo honetan Artalekun. C multzoan izanen dira irundarrak, Dominicos, KH-7 Granollers eta Cajasur Cordobaren kontra.
Fase honetan, Espainiako Txapelketako Azken Faserako zortzi txarteletik bat egonen da jokoan. Lehen jardunaldian, etxekoak Andaluziako taldearen kontra lehiatuko dira. Bigarrenean berriz, Dominicos izanen dute aurrez aurre, eta hirugarrenean azkenik, kataluniarrak.