BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE

2024/03/20
BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE

Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek

Euskadiko Jubenil mailako Txapelketa jokatu zen pasa den asteburuan Artalekun. Bertan izan ziren BM Bidasoa Irun, Balonmano Barakaldo A, Ereintza Aguaplast eta Gran Camping Zarautz ZKE taldeak. Etxekoak finalera ailegatu ziren, Barakaldo taldearekin batera. Bi taldeak bina garaipenekin iritsi ziren finala jokatzera eta azkenik, 24-23ko emaitzarekin bizkaitarrentzat izan zen txapelketa.

BM Bidasoa Irunek Gran Camping Zarautz ZKE taldearen kontrako lehen partida irabazi zuen, 27-26ko markagailuarekin. Bigarren neurketan ere, bertze garaipen bat lortu zuen Ereintza Aguaplast taldearen kontra (26-22). Azkenik, Barakaldoren kontrako finalean porrota jaso zuen, 24-23ko markagailuarekin. Horrela, irundarrak Euskadiko txapeldunordea bilakatu ziren, eta Espainiako Txapelketako sektore fasea jokatzeko txartela ere irabazi zuen, apirilaren 26tik 28ra ospatuko dena.

(Argazkia: Haimar Marcos)