Bitik bi partida irabazi dituzte Leka Eneako neskek

2015/10/29
Bitik bi partida irabazi dituzte Leka Eneako neskek

Indartsu ekin diote Leka Eneako neskek Superdibisioko ligari. Bi neurketa jokatu eta irabazi dituzte. Igandean 4-2 mendean hartu zuen Leka Eneak Girbau Vic, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan. Laugarren tokian daude irundarrak sailkapenean, baina partida bat gehiago jokatu dute aurreko aurkariek.

Mutilek ez zuten Kordoban ezustea ematerik lortu. 4-1 galdu zuten Priegoren kontra. Maila handiko arerioa zen, eta ez zion Leka Eneari aukerarik eman. Neurketa bana irabazi, berdindu eta galdu dute jada irundarrek. Asteburuan atsedena izango dute mahai teniseko Superdibisioek.